• % 100 pertsonalizatuta

ZUREZKO KUTXAK EDO KONTRATXAPATUAK

Kutxak zurezkoak edo kontratxapatuak izan daitezke eta, oso sendoak direnez, enbalatutako produktuari babesik handiena ematea ahalbidetzen digute. Produktuek garraiatzean eta biltegiratzean izan ditzaketen kalteak saihesteko gomendatzen dira. Edozein bidalketa-motatarako egokiak dira, lurreko, aireko zein itsasoko garraiorako. Estandarrak edo neurrirakoak izan daitezke, bezeroaren beharren arabera.

KAIOLAK

Zurezko kaiolei esker, barruko edukia ikus daiteke, produktuen babesari eutsiz betiere. Edozein bidalketa-motatarako egokiak dira, lurreko, aireko zein itsasoko garraiorako. Barruko produktua plastikozko zorroz, hutseko aluminiozko zorroz edo VCIzko zorro termozigilatuz babes daiteke.

OINARRIAK

Zurezko oinarriek mota guztietako zamei eusten diete. Produktua plastikozko zorroz, hutseko aluminiozko zorroz edo VCIzko zorro termozigilatuz babestu ohi da.
Edozein bidalketa-motatarako egokiak dira, lurreko, aireko zein itsasoko garraiorako.

ENBALAJE BEREZIAK

Bolumen eta pisu handiko makinetarako enbalajeak. Edozein enbalaje fabrikatzeko gaitasuna eta moldakortasuna dauzkagu, zein ere handia edo konplexua den.
Azpiegitura bikainik ez daukaten herrialdeetarako enbalaje esklusiboak fabrikatzen ditugu, materiala egoera ezin hobean heltzen dela bermatzeko.

PALETAK

Bai palet berriak bai erabiliak dauzkagu. Halaber, estandarrak ez diren neurriak fabrikatzen ditugu.

Neurri estandarrak:
1200 x 800
1200 x 1000
800 x 600

ZUREZKO TAKOAK

Zenbait neurritako takoak dauzkagu, edukia bezeroaren beharren arabera babestu eta finkatzeko.

  • Goribar Auzoa 15-16, 20560 Oñati · Gipuzkoa

  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.