• FABRIKATZAILEAK GARA

EGUZKIALDE ENBALAJEAK enpresan 30 urte baino gehiago daramatzagu mota guztietako zurezko enbalaje industrialak fabrikatzen, bai nazioko bai nazioarteko bidalketetarako.

Enbalaje-irtenbide onenak bezeroaren beharrekin bat etorriz analizatzen eta ematen ahalegintzen gara.

Urte hauetan merkatuaren beharren arabera eboluzionatuz joan gara, teknologia altuko makinetan inbertituz. Horri esker, ekoizpena modu eraginkorrenean kudeatu, eta gure gaitasuna eta moldakortasuna areagotu ditzakegu.

Fabrikatzaileak gara, eta horrek eskabideak osatzen dituzten ekoizpen-prozesu guztien ikuspegia edukitzea ahalbidetzen digu.

Mota guztietako enbalajeak egiten ditugu: kutxa txikietatik edukiera handiko enbalajeetara.

NIMF-15 ZIURTAGIRI FITOSANITARIOA DAUKAGU

Ziurtatzen dugu lan egiteko erabiltzen dugun zur guztia FAOk (Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak) eskatutako baldintzen eta betekizunen arabera tratatuta dagoela.

  • Goribar Auzoa 15-16, 20560 Oñati · Gipuzkoa

  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.